Bularreko minbiziaren aurkako borrokara batzeko deia egin diete herritarrei
Minbiziaren Aurka Gipuzkoako Elkarteak elkarretaratzea deitu du urriaren 19rako, 11:00etan, Alderdi Ederren. Izan ere, egun horretan ospatuko da Bularreko Minbiziaren Aurkako Mundu Eguna. Ekitaldian bi giza irudi arrosa egingo dira, “bularreko minbizia duten pertsonei babesa erakusteko”. Elkarteak egun horretan Alderdi Ederrera joatera animatu ditu herritarrak.