Emakume pentsiodunek bat egin dute greba feminista orokorrarekin
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko emakumeek Emakume Pentsiodunen III. Batzarra antolatu dute Zaintza eta pentsio duinak. 1080 € orain lelopean. Ia 6 urte daramatzate Euskal Herriko pentsiodunek mobilizatzen 1.080 euroko gutxieneko pentsioa lortzeko. III. Batzar honetan, arreta jarriko dute zainketetan.
“COVID 19aren ondoren, argi geratu zen zaintzetan eredua aldatu beharra zegoela, hainbat eta hainbat gabezia izan baitziren, batez ere egoitzetan, eta horrek ondorio mingarriak izan zituen egoiliarrengan eta haien senideengan”, azaldu dute.
Gaur, Egian egindako prentsaurrekoan honela azaldu dute euren ikuspegia: “Urte asko daramatzagu eskatzen Zainketei emakumeek bakarrik ezin dietela eutsi, gizonek ere parte hartu behar dutela, bereziki, egiten ez dutenek. Zaintza ezin da emakumeen betebeharra izan”.
Greba feminista orokorraren deialdiarekin bat egin dute: “Nabarmendu nahi dugu nahi dugu Mugimendu Pentsioduneko emakumeok ere babesten dugula azaroaren 30ean egingo den Zaintzaren Greba Feminista Orokorra”.


