Hamasei kilo hondakin garbitu dituzte irlatik
Hondakinak biltzen aritu zen lantaldea. (Argazkia: Cristina Enea fundazioa) Cristina Enea fundazioak garbiketa saioa antolatu zuen joan den larunbatean Santa Klara irlan. Berrogeitik gora lagun elkartu ziren zeregin horretan, eta guztion artean hamasei kilo hondakin bildu zituztela jakinarazi du fundazioak.
Zehazki, honela banatu zen bildutako zaborra: zazpi kilo beira, 4,5 kilo paper eta kartoi, ia lau kilo errefus eta kilo baten bi heren ontzi arin.


