Giro ederrean ospatu dute Martuteneko Sagardo Eguna
Atzo hasi ziren Martuteneko jaiak, eta gaur goiz-eguerdian egin dute jaietako jarduerarik arrakastatsuenetako bat: Sagardo Eguna. Behean ikus ditzakezue eguneko argazkiak.
Eguraldia lagun eta trikitilariek girotuta, hamarnaka auzotar bildu dira plaza bihurtu duten ikastetxeko patioan, askotariko sagardoak dastatu, taloak jan eta postuetan erosketak egiteko. Batzuk arraunean ere aritu dira, Donostia Arraun Lagunak klubak jarri dituen arraun makinetan. Horrez gain, bakailaoa pil-pilean kozinatzen egon dira kuadrilla batzuk, txapelketa antolatu baitute Sagardo Egunaren barruan.
Jai giro ederrean murgilduta dago auzoa, eta oraindik asteburu luzea dute aurretik; hemen kontsultatu dezakezue egitarau osoa.