Jaietan murgildu da Amara Berri
Egitarauaz gozatzen hasiak baziren ere, atzo ekin zieten ofizialki Amara Berriko jaiei, txupinazo eta guzti. 19:00etan igo ziren oholtzara jai batzordeko kideak, Super Xaguren eta Skakeitan taldeko Pello Armendarizen konpainian —hark jaurti zuen suziria—.
Txupinazoaren aurretik, ordea, azken egunotan margotzen aritu diren muralaren inaugurazioa egiten zuten. Behin txupinazoa jaurtita, auzoko kaleetan zehar danborradan abiatu ziren auzoko bizilagunak.
Jarraian, jarduera horietan egindako argazki bilduma eta bideoa: