Ander Izagirrek gaztelaniazko saiakerako Euskadi literatura saria irabazi du
Ander Izagirre idazle donostiarrak gaztelaniazko saiakerako Euskadi literatura saria irabazi du Vuelta al país de Elkano liburuarengatik. Sari hori irabazten duen bigarren aldia da, 2017an ere eskuratu baitzuen Potosí lanagatik, hura ere gaztelaniazko saiakeran.
Aurreko astean jakin zen Arantxa Urretabizkaiak irabazi zuela narratibako saria—harekin batera, haur eta gazte literaturako eta ilustrazioko sariak ere jakinarazi zituzten—, eta gaur argitaratu dira gainontzekoak, tartean Izagirrerena. Itzulpen saria Maialen Berasategik eta Joxe Mari Berasategik eskuratu dute, Abdulrazak Gurnah idazlearen Paradisua euskarara ekarrita. Euskarazko saiakeraren saria Miren Billelabeitiaren Norberak maite duena liburuak lortu du, eta gaztelaniazko narratibarena Alejandro Morellonen El peor escenario posible lanak.