Gizon baten gorpua agertu da Ondarretan
Ondarretako hondartza. 22 urteko gizon australiar baten gorpua agertu da gaur goizean Ondarretako hondartzan, Loretopearen inguruan, Donostiako Udalak baieztatu duenez.
Goizeko lehenengo orduan, Udaltzaingoa joan da Loretope ingurura, eta gertatutakoa ikertzen ari dira. 10:00ak aldera, gorpua handik eraman dute, forentseak aztertu ostean. Oraindik autopsia egin behar diote, baina udaleko iturriek azaldu dutenez, “lehendabiziko ikuskapenaren arabera, ez dago biolentzia zantzurik. Hortaz, hipotesi nagusia istripua da”.


