Bi urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, Donostiako etxe batean bere bikotekideari sexu erasoa egiteagatik

Gipuzkoako Justizia Auzitegia Gipuzkoako Justizia Auzitegia.

Gizon bati bi urteko espetxe zigorra ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak, bere bikotekidea sexualki erasotzeagatik, Donostiako etxe batean lo egiten ari zela. Fiskaltzarekin eta akusazio partikularrarekin akordioa egin ostean ezarri diote zigorra, akordioaren bidez erasoa onartu baitu erasotzaileak; astelehenean zigortu zuten. Ordea, ez da espetxean sartuko, auzitegiak zigorra suspenditu baitu, hurrengo hiru urteetan deliturik ez egiteko baldintzarekin.

Bi akusazioek bederatzi urteko kartzela zigorra eskatzen zuten gizonarentzat hasieran, baina oniritzia eman diote zigorra jaisteari, erasoa onartu izanagatik. Horrela, bi urteko espetxe zigorraz gain, hamar urteko askatasun kontrolatua izango du gizonak. Horrez gain, 6.948 euroko kalte ordainak ordaindu ditu erasotzaileak, eta ezingo da emakumearengana hurbildu edo berarekin harremanetan jarri hurrengo hamabost urteetan.

HITZAkide HITZAkide