Erromeria eta kontzertua eskainiko ditu Donostiako Udaleko txistulari taldeak asteburuan
Donostiako Udaleko Txistulari Taldea, Plaza Berrian. Donostiako Txistulari Taldea Bagera Elkarteak eta Donostiako Udalaren Txistulari Taldeak antolatuta, euskal dantza tradizionalen inguruko erromeria egingo da larunbatean Plaza Berrian. 18:30etan hasita, Udalaren Txistulari Taldearen eskutik kalejira, fandangoa, arin-arina, muxiko, polka eta beste hainbat dantza ikasi eta dantzatzeko tartea izango da Aitziber Aiesta eta Irati Riaño animatzaileen laguntzaz.
Hurrengo goizean, igandea 22, Donostiako Udalaren txistulari taldeak igandero eskaintzen duen kontzertu denboraldiari dagokion kontzertua eskainiko dute txistulariek. Astero bezala, euskal txistularien tradiziozko doinuez osaturiko kontzertua eskainiko du taldeak. Kontzertua Plaza Berrian egingo da, udaletxe zaharreko arkupeetan, 12:15ean hasita.

