Memoria historikoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Goldatu elkarteak
'Las buenas compañias' filma. Goldatu elkarteak memoria historikoaren inguruko jardunaldiak egingo ditu urriaren 23an eta 30ean Okendo kultur etxean. Francoren diktadura garaiko Euskal Preso eta Errepresaliatuen Elkartea da Goldatu.
Urriaren 23an, 19:00etan, Bertha Gaztelumendiren Las buenas compañías dokumentala proiektatuko da, eta ondoren, mahai-inguru bat egingo dute. Begoña Gorospe, Arantza Olañeta eta Iraia Hernandez izango dira hizlariak eta moderatzailea, berriz, Elixabete Garmendia.
Urriaren 30ean, 19:00etan, jardunaldi hauen baitako beste hitzaldi bat izango da: Espetxe Politika, birgizarteratzea, gainditu gabeko gaia, Jon-Mirena Landaren eskutik.

