Moda azkarraren kalteen inguruan sentsibilizatzeko kartelak jarri dituzte hiriko hainbat eskulturatan
Zero Pobrezia plataformak moda azkarraren industrian jarri du fokua aurtengo Pobreziaren eta Bazterkeriaren Aurkako Egunaren bueltan —asteartean izan zen—, eta kaleko esku hartze bat egin dute ostegun goizean. Hain zuzen ere, Donostiako zazpi eskulturatan moda azkarraren kalteen eta kontsumo arduratsuaren inguruan sentsibilizatzeko kartelak jarri dituzte. Igandeko mobilizaziorako motorrak berotzeko egin dute esku hartzea, bizikleta martxa bat antolatu baitute, 12:00etan Haizearen Orrazitik abiatuta.
“Arropez jantziak, objektuak gainean dituztela eta ekintzara bultzatzen duten mezua daramatzaten kartelekin, honako hauek berpiztu dira beren kezkak donostiarrei helarazteko: Clara Campoamor, Vicente Zaragueta, Jesú¡us Mari Leizaola, Loiolako latsaria, Sarriegi Plazako urketaria eta danbor jolea, eta Abuztuak 31 kaleko eskultura. Pertsona ospetsu horiek ordu batzuez begiak ireki dituzte, bide batez herritarrek ere begiak ireki ditzaten, ezagutzeko zein den moda azkarraren benetako kostua, horren eragin negatiboak eta nola kontsumitu arduraz. Moda azkarraren industria jantzien produkzio masiboan oinarritzen da, azken joeretan inspiratuta dagoela eta iraupen mugatua du; beraz, jasanezina da. Horrek guztiak ondorio lazgarriak ditu eta bizia hartu duten estatuek horiek erakutsi dituzte”, azaldu du plataformak.
Jarraian, eskulturetan egindako esku hartzearen irudiak: