Palestinaren alde mobilizatu dira Donostian
Jende ugari manifestatu zen urrian Donostian Palestinaren alde. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian) Joan den astean egin zuten moduan, hamarnaka lagun manifestatu ziren Donostian asteazken iluntzean, Palestinari elkartasuna adierazteko. Euskal Herriko BDZ Nodoak deituta (Israeli Boikot, Desinbertsioak eta Zigorrak), Bulebarrean hasi eta bukatu zen mobilizazioa, eta Erdialdeko kaleak zeharkatu zituen; Israelen aurkako oihuak eta Palestinaren aldekoak izan ziren nagusi.
Israelgo estatuak 75 urteetako mantendu duen kolonialismoa salatu zuten, baita duela hamabost baino gehiago Gazan “giltzapetuta” dauden bi milioiren askatasun eza ere. Era berean, horren guztiaren erantzule Israelgo estatua den arren, nazioarteko herrialdeen eta enpresek garbiketa etnikoarekin jarraitzea ahalbidetzen dutela salatu zuten.
Larunbatean berriz manifestatuko dira Palestinaren alde Donostian, Gernika-Palestina deialdi herritarrak antolatuta. Mobilizazio jendetsua izatea espero da, Euskal Herriko manifestazio nazionala baita; 17:30ean abiatuko dira, Antiguako tuneletik.
Joseba Parron San Sebastian argazkilariak manifestazioan egindako argazkiak ikus ditzakezue jarraian:

