Parte Zaharrak gune autogestionatu berri bat izango du: Birunda
Birunda hitzak itzulera esan nahi du. Donostian okupazio eta autogestio mugimendua ez delako inoiz desagertu. Handik eta hemendik mugitu da, azalean batzuetan, lur azpian besteetan. Hainbat espazio autogestionatutan militatu duten kideak elkartu, eta Parte Zaharreko abuztuaren 31 kalean espazio berri bat ireki dute.
Azaldu dutenez, Parte Zaharreko turistifikazioaren aurrean, alternatiba bat izatea espero dute. Tabernaz goraino dagoen auzoan, bestelako aisialdi bat sustatu eta auzokideentzat topagune izateko gunea izango da Birunda.
Datorren asteazkenean, hilak 25, egingo dute irekiera 18:00etan. Aurkezpen tourraz gain, antzerkia eta bertsolariak izango dira.