Kalean da 'Nara', Sara Zozayaren lehen lan luzea
Azkenean kalean da, osorik, Sara Zozayaren lehen lan luzea: Nara. Urteak darama kantari donostiarrak bere bakarkako proiektuarekin, eta bi EP kaleratu zituen lehenago (III eta I). Hiru urteko lanaren ostean dakar bere lan luze eta osatuena.
Giro intimista eta elektronikoan sakonduz bilatu du bere ahots propioa Zozayak, eta lan bakoitzean lortu du urrats bat urrunago egitea. Nara-n intimismoan sakontzen duen arren, argi gehiago dituzten pop piezak aurkeztu ditu: Caravan, Maitia eta Aingurak, esaterako.
Hainbat kolaborazio izan ditu lanak: Bengo, Valdivia, Amorante eta Liam, esaterako. Diskoan, zein zuzenekoaetan, Antton Goikoetxea izango da gitarran eta Asier Renteria, baterian. Baxurako fitxaketa berria egin du, Paule Bilbao (Arima).
Hainbat esanahi ditu hitzak –tartean, Japongo hiri ba dat–, baina Sara gehi ‘n’ letra elkartzetik dator. Azaldu duenez, “Sara eta bere bizitzan zehar izandako bizipenengatik izandako ikuspegia batuta sortzen da Nara”.
Diskoa aurkezteko hainbat kontzertu egingo ditu:
Azaroak 2: Kafe Antzokia (Bilbo)
Azaroak 4: Dabadaba (Donosti)
Azaroak 23: Café la Palma, Mazo (Madrid)
Azaroak 30: Sala Vol (Barcelona)
Abenduak 1: Areria Aretoa (Lazkao)
Abenduak 14: Jimmy Jazz (Gasteiz)