Gutxieneko garraio zerbitzuak bermatuko dituzte Euskotrenek eta Dbusek bihar
Easoko tren geltokia.X. Etxabe Euskotrenek gutxieneko zerbitzuak emango ditu bihar, asteazkena, bere trenbide, metro, tranbia, errepide eta funikularreko lineetan. Izan ere, sektore publikoko hainbat sindikatuk greba orokorra deitu dute biharko. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak emandako aginduarekin bat etorriz, Euskotrenen garraiobideek jarduera arruntaren %30 mantenduko dute.
Era berean, greba deialdia dela-eta, Dbusek ere autobus zerbitzu minimoak eskainiko ditu Eusko Jaurlaritzak argitaratutako agindua betez.
Ordutegien inguruko informazio osoa Euskotrenen eta Dbusen webguneetan aurkituko duzue.
Hainbat kiroldegi, itxita
Era berean, udalak jakinarazi asteazken honetan hainbat kiroldegi ez direla irekiko, greba dela eta. Honakoak dira: Altza, Bidebieta, Bentaberri, Egia, Etxadi, Intxaurrondo, Paco Yoldi, Gaska, Belodromoa eta Miniestadioa.
Zabaldu egingo dituzte, ordea, Zuhaizti, Loiolako Erribera, Manteo, Mons, Pio Baroja eta Tenis Ondarreta kiroldegiak.

