'Lina plastilina' liburua argitaratu du Izaro Arroitak Joseviskyrekin
Izaro Arroita donostiarrak liburu bat argitaratu du Lina Plastilinaren abenturak kontatzeko. Haurrentzat zuzenduriko bilduma berri bat osatuko du Josevisky marrazkigilearekin batera Katalinaren abenturak batuz.
Lehen ale honetan, eskolako laborategian izandako istripu handi baten ondorioz Lina plastilinazko bihurtuko da. “Bere gorpuzkera berriak emandako aukerari esker, liburuan sartu eta hortik aurrera abentura mordo bat biziko ditu. Lehenengo eta behin, zirku batean biziko du abentura paregabea eta beste liburu-jauzi baten ondoren, itsas bidaia zirraragarri bat egingo du”.
Joseba Larratxe Josevisky-k ilustratu ditu Linaren abenturak, kolore bizia eskainiz neskatilaren abenturei.

