San Martin merkatua Easo kaleko lokal batera lekualdatuko da behin-behinean
Easo kaleko 12. zenbakiko lokal horretara lekualdatuko dute San Martin merkatua. San Martin merkatuaren egungo espazioa eraberritu behar dute, eta lan horiek egiteko, merkatua Easo kaleko 12. zenbakiko lokalera lekualdatuko da 2024ko hasieran. Eraberritzea egin behar du merkatuak, espazioaren lagapenaren kontratuan zehazten baita lagapena hasi eta hamabost urtera modernizatu egin behar dela. Epemugari hori pandemia garaian bete zen, eta horregatik atzeratu da orain arte.
Horrela, Easo kaleko lokalean lanak egiten ari dira San Martin merkatua bertan jartzeko, eta han lau bat hilabetez egotea aurreikusten du merkatuak; beraz, postuak uda baino lehen espazio eraberritura itzuli beharko lirateke. Bi solairu ditu Easo kaleko lokalak —kale mailakoa eta sotoa—, eta guztira 540 metro koadro erabilgarri inguru ditu.

