Emakume idazleen nazioarteko topaketak egingo dituzte hurrengo astean
Luisa Castro galiziarrak azaroaren 2an emango du hitzaldia. (Argazkia: Donostia Kultura) Donostia Kulturak antolatuta, emakume idazleen nazioarteko literatura topaketak egingo dituzte azaroaren 2an eta 3an, San Telmo museoan. Aurtengo gonbidatuak Luisa Castro (Galizia) eta Victoria Alvarez (Espainia) izango dira.
Azaroaren 2an Castrok emango du hitzaldia, eta Luisa Etxenike ariko da moderatzaile lanetan. Hurrengo egunean, berriz, Alvarezen txanda izango da, eta Slawka Grabowskak moderatuko du saio hori. Bi jarduerak 19:00etan izango dira, sarrera librearekin.

