Abisu horia indarrean dago olatuengatik
Babes Zibilak abisu horia ezarri du olatuak direla eta. Abisua ostiral honetan sartu da indarrean, 14:00etan, eta larunbateko 19:00ak arte egongo da aktibo. Hori dela eta, Pasealeku Berria itxi egingo dute tarte horretan ibilgailuentzat, eta oinezkoei tentuz ibiltzeko eskatu diete.