Azaroaren erdialdera hasi nahi ditu Basque Culinary Centerrek eraikin berria eraikitzeko lanak. Gros eta Ulia auzoetan, eta hirian, oro har, asko izan dira proiektuaren aurka ahotsa altxa nahi izan duten hiritarrak. Udalak, bere aldetik, orain arte proiektuari babesa lau haizeetara eman badio ere, erreportaje honetan ez parte hartzea erabaki du, horretarako aukera eman zaion arren.
2022ko urtarrilaren 12an lortu zuen mediku titulua homologatzea Tania Calderak. Nikaraguatik etorri zen, eta sei hilabeteko tramitea zena, bi urte luzez luzatu zen. Hainbat lan prekario egin ostean, orain bai, mediku gisa ari da lanean Loiolako Erriberako Mutuan. Amara Berrin bizi da alabarekin, eta Familia Lagunak egitasmoan parte hartzen du, bide luzearen ondoren, pozik