Hinrich Sachsen instalazioa San Telmo Museoan egongo da urtebetez
Hinrich Sachs artista alemaniarraren ‘Ez du pausorik debalde ematen’ instalazioa jarri dute Donostiako San Telmo Museoan, Museo Bikoitza programaren baitan. Instalazioa Hinrich Sachsen urtebeteko lanaren emaitza da, Josune Urrutia eta Leire Vergararen laguntzarekin egindakoa, eta ostiral honetatik aurrera urtebetez egongo da ikusgai museoko koroan.
Programaren edizio berrian, bilduman aukeratutako objektuen eta museoaren narratibaren interpretazio berriak proposatzen dituzte. ‘Ez dago puntadarik haririk gabe’ instalazioak hiru zati ditu. Lehenak, XVIII. mendean Iberiar penintsularen eta Venezuela kolonialaren arteko bide atlantikoan salgaiak eta tropak garraiatzeko erabilitako ontzi baten olanaren erreplika erakusten du. Bigarrenak, bi neraberen eta artistaren arteko elkarrizketa kontatzen dute komikia baten bitartez. Azkenak, Euskadiko garai kolonialetan egiten ziren gurutze puntuzko brodatuetan aurkitutako sinbolismoari lantzen du saiakera baten bitartez.
Museoa Bikoitza programak urtero izaten du gonbidatu bat, izan ere, San Telmoko arduradunen esanetan, “zenbait bildumaren berrirakurketa sustatzea eta euren kontakizun museografikoa bultzatzea” du helburu. Hala, lanen emaitzak emaitza erakusketa programaren parte dira urtebetez, eta, azkenean, museoaren arte bildumari gehitzen zaizkio.