Vallecasen, etxean bezala

Gizonezkoen Realak denboraldiko irteerarik politenetakoa du igande honetan, Vallecasen jokatuko baitu Rayo Vallecanoren aurka. Bi taldeetako zaletuek harreman ona dute beraien artean, eta horrek partida berezia egiten du. Gainera, taldeak une ezin hobean egingo dio aurre norgehiagokari, Txapeldunen Ligan Benficari irabaztetik baitator. Beraz, sentsazio on horiei segida emateko helburuarekin zelairatuko dira Imanol Alguacilenak. Emakumezkoek atsedena izango dute asteburu honetan.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Kanaria Handia hartuko du etxean, larunbatean. Azu Muguruzarenek hasiera ona eman diote ligari, lau partidatik hiru irabazita. Hala ere, azken partida galdu zuten Gironaren aurka, eta porro horri lehenbailehen buelta eman nahiko diote donostiarrek. Une honetan zazpigarren dira sailkapenean, baina bigarren sailkatuak irabazitako partida kopuru bera dute. Gizonezkoek, bestalde, gaur bertan dute partida, Fuenlabradaren aurka, Illunben.
Belar hockeyan, Realak Egararen bisita jasoko du larunbatean. Azken hiru partidetan bi garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte, eta dinamika horri segida emateko asmoz lehiatuko dira. Izotz hockeyan, Txuri Urdineko emakumezkoek bihar jokatuko dute Jakan. Gizonezkoek, berriz, ez dute partidarik izango asteburu honetan.
PARTIDAK
Futbola
Gizonezkoen liga, 11. jardunaldia
- Rayo Vallecano – Reala (igandea, 29, 16:15ean)
Saskibaloia
Emakumezkoen liga, 5. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Kanaria Handia (larunbata, 28, 18:00ean)
Gizonezkoen bigarren mailako liga, 4. jardunaldia
- Gipuzkoa Basket – Fuenlabrada (ostirala, 27, 20:00etan)
Izotz hockeya
Emakumezkoen liga, 6. jardunaldia
- Jaka – Txuri Urdin (larunbata, 28, 11:30ean)
Belar hockeya
Emakumezkoen liga, 7. jardunaldia
- Reala – Egara (igandea, 29, 13:00etan)