Datorren astean banatuko dira lorategietako udako landareak
Datorren astean hiriko lorategietatik kentzen ari diren eta udako denboraldiari dagozkion lore eta landareak banatuko ditu udalak, berriro, doan.
Marisol Garmendia Ekologia zinegotziak adierazi duenez, “laugarren aldi honetan 30.000 lore eta landare inguru banatuko dira geranioen, alegria loreen eta gineanen, begonien, kolioen eta salbien artean. Loreak eta landareak landare-zuntzez egindako ontzi biodegradagarri batean eta % 100ean birzikla daitekeen poltsa batean entregatzen dira”.
Banaketak 10:00etatik 14:00etara egingo dira honako tokietan:
• Azaroaren 7an, asteartea, Ramon Labayen plazan
• Azaroak 8, asteazkena, Ondarretako lorategietan
• Azaroak 9, osteguna, Pio XII.an (Amara Plaza hotelaren aurrean)