Ostiraleko Ertzaintzaren «jazarpen poliziala» salatu du GKSk
Ertzaintzak kargatu zuen unea. (GEDAR) Ertzaintza “gogor oldartu” zela salatu du GKSk, ostiral iluntzean, PSE-EEren Prim kaleko egoitzaren aurrean, egiten ari ziren elkarretaratzearen aurka. Palestinaren alde, eta PSOEk eta Espainiako Gobernuak duten erantzukizunaren kontra izan zen protesta, eta manifestariek pintura gorria bota zioten egoitzari.
GKSk Ertzaintzaren jokaera salatu du ohar batean. Poliziaren oldarraldiaren ondorioz atxilotu bat eta zauritu ugari izan zirela jakinarazi du, eta “jazarpen poliziala” amaitu dadila galdegin. Oharrean azaldu dutenez, ostiraleko protestan salatu nahi izan zuten PSOEk “babes diplomatikoa” ematen diola Israelgo Estatuari.

PSE-EEren egoitzan pintura jaurti zuten, Espainiako Gobernuak Palestinaren sarraskian duen erantzukizuna salatzeko. (Argazkia: Gedar)

PSE-EEk, berriz, istiluak arbuiatu ditu, eta sozialisten egoitzaren aurkako pintaketak “erasotzat” jo. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiaren ustez, “onartezinak” eta “antidemokratikoak” dira halako erasoak.
Ayer, GKS atacó la sede del @PSEGIPUZKOA en #Donostia situándonos en un lugar en el que nunca hemos estado los socialistas en relación al conflicto que vive Israel y Palestina.
— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 4, 2023
Quiero expresar mi absoluta condena a estos ataques y reclamar a los partidos políticos que condenen… pic.twitter.com/RiYFW8ddWh