Sute bat izan da Egian eta lagun bat erietxera eraman dute
Iruresoro kalean erre den lokala. (Argazkia: Oier Arribas) Goizaldeko 3:00etan sutea izan da Egiako Iruresoro kaleko lokal batean. Udalak adierazi duenez, bertan hiru pertsona zeuden. Suhiltzaileek lokaletik atera dituzte, eta horietako bat ospitalera eraman dute kea arnasteagatik. EITBk argitaratutako informazioaren arabera, ikerketako iturriek diote sua nahita piztutakoa izan da.
Goizeko 8:30ean, beste sute bat izan dela jakinarazi du udalak, Intxaurrondoko Mons pasealekuan. Sutea piztu da galdaren gelan, antza, ur-hodi baten matxuragatik eta zirkuitulaburra eragin du. Ez dago zauriturik.


