30.000 irribarre helmugan
Aurtengo lasterketa berezia izan da, Chakib Lachgar errenteriarrak irabazi baitu, lasterketako marka hautsita. Gizonezkoen artean, bigarrena Zakariya El Boubekraoui izan da, eta hirugarrena Nan Oliveras. Aurten, inoiz baino emakume gehiagok hartu du parte. 8.663 orotara, hau da, korrikalari guztien %30. Horien artean azkarrena izan da Laura Rodriguez. Sara Villasante donostiarra lau segundo eskasera geratu da, eta hirugarrena Pilar Fernandez izan da.
Euskal Herriko lasterketa herrikoi garrantzitsuena izateaz gain, nazioartekoen artean ere badago Behobia-Donostia. 30.000 lagunek hartu dute parte eta ikusle eta animatzaileen saldoa ezin da kontatu ere egin. Hori nabarmentzen dute gerturatutakoek: “A ze giroa!”.
Korrikalariren batek, kontrakoa: “E! Non daude oihu horiek? Ez dira entzuten!”. Eta orduan bai, orduan berriz ere txaloak eta txistuak eta dortsalean irakurri berri duen izena oihukatzea. Ez baita erreza hiru orduz animoak horren goian mantentzea.
Aurtengo lasterketa berezia izan da, Chakib Lachgar errenteriarrak irabazi du, lasterketako marka hautsita. Gizonezkoen artean, bigarrena Zakariya El Boubekraoui izan da 1:01:31-eko markarekin, eta bigarrena Nan Oliveras 1:02:00.
Baina aurtengo marka hauste garrantzitsuena ez da hori izan. Aurten, inoiz baino emakume gehiagok hartu du parte. 8.663 orotara, hau da, korrikalari guztien %30. Horien artean azkarrena izan da Laura Rodriguez kordobatarra, 1:14:24 markarekin. Sara Villasante donostiarra lau segundo eskasera geratu da, merezitako bigarren postuarekin. Hirugarrena, Pilar Fernandezentzat izan da 1:14:49 denborarekin.
Parte hartzea da garrantzitsuena –eta zailena– gaurko egunean, baina tira, markak ere axola duenez, hemen ikusi daitezke korrikalari guztien denborak.
Korrikalariak helmugara iristen
Korrikalariak Zurriola zubian
Korrikalariak Kursaal parean