Chakib Lachgar eta Laura Rodriguez garaile Behobian
Bigarrenez irabazi du Behobia-Donostia Chakib Lachgar errenteriarrak, oraingoan, marka hautsita: ordubetetik jaitsi eta 59 minutu eta 56 segundo behar izan ditu 20 kilometroak egiteko. Emakumezkoen artean txapelduna Laura Rodriguez kordobatarra izan da 1:14:24 markarekin.
Sara Villasante donostiarra lau segundo eskasera geratu da, merezitako bigarren postuarekin. Hirugarrena, Pilar Fernandezentzat izan da 1:14:49 denborarekin.
Gizonezkoen artean, bigarrena Zakariya El Boubekraoui izan da 1:01:31-eko markarekin, eta bigarrena Nan Oliveras 1:02:00