BCCk GOe-ren inguruko informazioa emango du gaur Okendon
Gastronomy Open Ecosystem egoitza, Basque Culinary Centerren egoitza berria.Simulazioa: BIG Basque Culinary Centerrek informazio saio bat egingo du gaur, astelehena, Okendo kultur etxean. Saio horretan, Gastronomy Open Ecosystem (GOe) egoitzari buruzko aurrerapenak ezagutaraziko dituzte.
Saioa 18:30ean hasiko da, eta bertan izango dira BCCko arduradunak, paisaia diseinuaz arduratzen den Lur Paisajistak taldeko kideak eta eraikina eraikitzeko obra esleitu zaion Amenabar enpresako kideak.
BCCk azaldu du bileran eraikinaren paisaia proiektua azalduko zaiela bertaratutakoei, eta eraikuntza prozesuari buruzko xehetasunak emango direla. Obren hasierarekin lotuta aktibatuko diren kontsulta guneak ere ezagutaraziko dira, eta martxan jartzea aurreikusten diren partaidetza dinamiken berri emango da.

