Egiako auzokideak haserre, autobus lineen murrizketak direla eta
Hautsak harrotu dira hirian, Dbusek hartutako erabakiaren ondotik. “Puntualtasun arazoak konpontzeko”, hainbat lineatan murrizketak eta geltoki aldaketak egin ditu autobus konpainiak, eta horrek, haserrea eragin du, batez ere adineko erabiltzaileengan.
Egiako bizilagunak haserre agertu dira auzotik pasatzen diren 9 eta 42 lineek izan dituzten aldaketengatik. Adierazi dutenez, ibilbide berriek “erdigunetik urruntzen dituzten auzokideak”. Bestetik, linea batetik bestera aldatzea are gehiago kostatuko dela adierazi dute.
Izan ere, 9 linea jada ez da bulebarrean amaituko, Okendo kalean baizik. “Ibiltzeko arazoak dituenentzat ez da aldaketa handia, baina adineko jendearentzat esfortzu gehigarri bat da”, adierazi dutenez.
Azkenik 42 lineak ibilbidearen tarte bat galdu duela salatu dute. Hain zuzen Jada ez da Zurriola pasealekutik pasako, Kolonetik baizik.
Egoera honi aurre egiteko, Egia Bizirik auzo elkarteak sinadura bilketa abiatu du, hilaren 20ra arte. Auzoko taberna eta komertzioetan banatu dituzte sinatzeko orriak.