Euskararen Eguneko egitarauak, auzoz auzo
Abenduaren 3an izango da Euskararen Eguna, baina Donostian lehenago hasiko dira egun horren bueltako jarduerak egiten, 160 jarduera antolatu baitituzte hiriko auzoetan banatuta. Horrela, azaroaren 18tik abenduaren 3ra, euskal kulturaz gozatzeko, euskararen erabilera sustatzeko eta haurrekin egiteko jarduerez gozatu ahalko da hiriko hainbat txokotan. Horrez gain, udalak ere jarduerak antolatu ditu Euskararen Egunaren bueltan, eta, besteak beste, euskarazko ahotsak grabatzeko aukera eskainiko du, teknologiaren arloan euskararen presentzia indartzeko helburuarekin.
Zehazki, Aieten, Altzan, Amaran, Amara Berrin, Antiguan, Añorgan, Bidebietan, Egian, Grosen, Ibaetan, Igeldon, Intxaurrondon, Loiolan, Loiolako Erriberan, Morlansen eta Parte Zaharrean antolatu dituzte jarduerak, eta jarraian ikus ditzakezue egitarau guztiak: