Zorroagako tunela itxiko dute asteazken gauean, egokitze lanak egiteko
Zorroagako tunela. Zorroagako tunela itxiko dute asteazken gauean, GI-41 errepideko instalazioetan ohiko egokitze lanak egiteko. Zorroagako tunel barruan daude instalazio horietako batzuk eta artapen lanak egin ahal izateko beharrezkoa da zirkulazioa erabat moztea. Hori dela eta, asteazkenean GI-41 errepidea erabat itxiko dute gau osoan zehar, Amara eta Martuteneko biribilgunearen artean.
Azaroaren 22ko 23:00etatik azaroaren 23ko 05:00etara arte egongo da errepidea itxita. 05:00etatik aurrera, obrak adierazteko behin-behineko seinaleak kendu, eta GI-41 errepide osoa irekiko da zirkulaziorako.
Egokitze lanen barne egongo da trafikoa ixteko beharrezkoak diren aireztapen instalazioetan eta ustiapenean hobekuntzak ezartzea. Lanak Miramon 2023 aldi baterako enpresa elkarteak egingo ditu. Ordezko bide gisa, Donostiako kaleak erabiltzea gomendatu du Gipuzkoako Foru Aldundiak, Amara eta Martuteneko biribilguneen artean: Loiolako Erribera pasealekua, Loiolako zeharbidea eta Aintzieta pasealekua.

