Relaxin cup of kafesne in Gipuzkoa plaza
Gero eta ohikoagoa da irekitzen diren establezimendu berrietan euskararen inongo arrastorik ez topatzea, gure hizkuntza elementu dekoratibo folkloriko hutsa bilakatu da. Erdiguneak Europako edozein hiriren gero eta antza gehiago du, egon zintezkeen Berlinen, Parisen edo Madrilen. Ordezkatu Plaza Mayor Gipuzkoa plazarekin, eta lasai asko hartu dezakezu «relaxin cup of flat white» bat, kosmopaleto usaia darion kafesne bat, alegia. Portzierto, flat hori ona egotea espero dugu, hizkuntzari mespretxua egiteaz gain, lapurreta galanta iruditzen zaigu eta.