Bost grebalari atxilotu ditu Ertzaintzak, aldundiaren egoitzan kateatu ostean
Azaroaren 30eko greba feminista orokorrak aurrera jarraitzen du, eta ekintza esanguratsua egin dute grebalariek Donostiako Gipuzkoa plazan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzako ateetan kateatu dira hainbat lagun, zaintza eskubide kolektiboaren alde. Banan-banan atera dituzte kateatuta zeuden hainbat grebalari. Kateari helduta gelditu diren azken bost manifestariak egoitza barrura sartu eta atxilotuta eraman dituzte, alboko atetik atera atera ostean.
Kateatuta zeuden bost kide eraman dituzte atxilotuta, manifestazioa amaitu ostean. @irutxulo#Grebafeministaorokorra#zaintzaeskubidekolektiboa pic.twitter.com/F06D1QxdkX
— Olatz Balda (@OlatzBalda) November 30, 2023
Eguerdiko manifestazio bateratuaren amaieran egin dute ekintza. Hainbat auzotako zutabeak udaletxean elkartu dira 12:30ak aldera, eta Andia kalerantz abiatu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitzarantz. Handik, Erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, Gipuzkoa plazara heldu dira, eta berehala hasi dute ekintza. Ertzaintza bertaratu da eta kateatutako grebalarien eta gainerako manifestarien artean jarri da. Mobilizazioan parte hartu duten grebalariek babes oihuak helarazi dizkiete kateatuta zeuden kideei, eta atxilotuak aske uzteko eskatu dute.
Hona hemen aldundiko ekintzako argazkiak: