Greba egun luzea, euritsua eta bizia izan da, baina feministek hiri osotik zabaldu dituzte euren aldarrikapenak egun osoan zehar, eta manifestazio jendetsu batekin bukatu dute azaroaren 30 honetako greba feminista orokorra.
Eguerdiko manifestazio bateratuaren amaieran egin dute ekintza. Hainbat auzotako zutabeak udaletxean elkartu dira 12:30ak aldera, eta Andia kalerantz abiatu dira, Eusko Jaurlaritzaren egoitzarantz. Handik, Erdialdeko kaleak zeharkatu ostean, Gipuzkoa plazara heldu dira, eta hainbat grebalari aldundiko ateetan kateatu dira.
Goiz-goizetik abiatu dira hiri osoan zehar pikete feministak. 7:00etan 27. industriagunean hasi dituzte errepide mozteak, eta 8:00etan Ategorrietan, Errotaburun (Antigua), Pio XII (Amara Berri) eta Añorga Txikin egin dituzte errepide mozteak.
Goiz-goizetik egin dituzte piketeak Donostiako hainbat auzotan. Momentuz, ez da aparteko arazorik izan, mobilizazio lasaiak izan direlako. Hala ere, bi pertsona identifikatu dituzte Amaran.