Manifestazioan joan dira mendebaldeko auzoetatik Eusko Jaurlaritzaren egoitzara
Goizeko lehenengo pikete eta bide itxieren ondoren, greba feminista orokorrarekin bat egin duten hainbat grebalarik manifestazioa egin dute goizean Donostian. Mendebaldeko auzoak zeharkatu ditu mobilizazioak, eta baita Erdialdeko kaleak ere.
Andia kalean amaitu da manifestazioa, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean; hain zuzen ere, “diskurtso gutxiago eta baliabide gehiago” izan da mobilizazioan gehien entzun den aldarrietako bat.
Hiriko mendebaldetik abiatutako manifestazioa Erdialdeko kaleak zeharkatzen ari da.@irutxulo #ZaintzaEskubideKolektiboa #GrebaFeministaOrokorra pic.twitter.com/Z77u7JBSQS
— Beñat Parra Rguez. (@ParraBenat) November 30, 2023