Denbora ihesi doa

«Ihesi doa… maitia denbora ihesi doa», kantatzen zuen Iñigo Muguruzak, non eta Karpe Diem deitzen zen kantan. Eta batzuetan, hor ikusten duzu zeure burua, jada ez dagoen horri begira, inoiz itzuliko ez den pertsona noiz agertuko zain, ez dakizu ezta zeren esperoan. Ispiluan ere, zure itzala ikusten duzu, behin izan zinenaren itzal.
Dolua prozesu nekeza da, pasatu arte. Eta gero atzera begiratuko duzu ulertu gabe nola egon zinen horrela.
Edo dolu erdian egongo zara hor, zure senarrak aitatasun baja aprobetxatu duelako Zurich Maratoia prestatzeko. «Orain denbora dudala», esaten du. Hark bai, karpe diem…