Sara Alonso garaile, Lyongo gau lasterketan
Sara Alonso atletaren dominak eta lorpenak ugaltzen doaz etengabe. Azkena asteburu honetan bertan eskuratu du, Lyongo Saintelyion gau lasterketan lehena izan ostean. Zehazki, ordubete, 35 minutu eta hamaika segundo behar izan zituen donostiarrak 24 kilometroko lasterketa bukatzeko, bigarrenari hiru minutu aterata.
Gauez eta eta baldintza klimatiko gogorretan egiten den lasterketa gisa ezagutzen da Saintelyon. Aurten, zero azpiko tenperaturez gain, elurra, izotza eta lokatza izan dira lasterketaren parte, besteak beste. Nolanahi ere, donostiarra hasieratik bukaerara gailendu zen, 2023ko denboraldia baldintzatu dion pubiseko lesiotik erabat osatuta dagoela frogatuta.