Gazara ia 17.000 euro bideratuko ditu udalak
Palestinarekiko elkartasuna adierazteko pasa den urrian egindako manifestazio bat. (Argazkia: Joseba Parron San Sebastian)Joseba Parron San Sebastian Tokiko Gobernu Batzordeak 16.990 euro ematea onartu du Comité Español de ACNUR gobernuz kanpoko erakundeari, Gazako Zerrendan “ekintza humanitario zuzena” egin dezan. Diru kopuru horren helburua “biktimei laguntza eskaintzea” dela nabarmendu du alkateak.


