Intxaurrondoko jaiei buruzko argazki erakusketa ikusgai dago
![artzak ortzeok](https://irutxulo.hitza.eus/site/files/2021/02/artzak-ortzeok.jpg)
Intxaurrondo auzoa. Hamaika txoko, hamaika jai erakusketa inauguratu zuten astelehenean Intxaurrondo Kultur Etxean, eta urtarrilaren 8ra arte egongo da ikusgai. IZBE auzo elkarteak, Lauaizeta ikastetxeak eta Politki elkarteak antolatu dute erakusketa, eta auzoan historian zehar egon diren jaien argazki historikoak ikus daitezke bertan; Altzako Historia Mintegiak egindako ekarpenak garrantzitsuak izan dira erakusketa osatzeko.
Politki elkartearen Tokia Kontatu proiektuaren barruan antolatutako erakusketa da. Belaunaldien arteko harremana sustatzen da proiektuaren helburua, eta, horretarako, gazteek auzoko adinduak elkarrizketatuko dituzte, bertako kontakizun eta pasadizoak jaso eta plazaratzeko. Era berean, Intxaurrondoko eragileek historian zehar auzoaren alde egindako lana ere aitortu nahi dute antolatzaileek.