Abuztuak 31 kaleko bi atari hustu dituzte, sute bat dela eta
Parte Zaharreko Abuztuak 31 kaleko 26 eta 28 zenbakietako bizilagunak euren etxeetatik aterarazi dituzte, Senra tabernaren sukaldean piztutako sute baten eta horrek sortutako kearen harira. Suhiltzaileek bart jaso zuten sutearen abisua, bertaratu, sua itzali eta esku hartzea amaitutzat eman zuten, udaleko iturriek azaldu dutenez. Ordea, goizean berriz piztu dela azaldu dute udaletik: Antza, sua eraikinaren barruan latente gelditu da, eta irteera bilatu du Santa Korda kalera ematen duen tximinia batetik”.
Eraikinak hormigoizko eta egurrezko egitura du, eta, beraz, kalte larriak sortu ditzake sute batek eraikin horretan. Hori dela eta, berriz esku hartu behar izan dute suhiltzaileek, eta aipatu atarietako bizilagunak euren etxeetatik aterarazi behar izan dituzte.
Udaleko iturriek azaldu dutenez, “suhiltzaileak bertan lanean ari dira, sua ondo itzalita dagoela ziurtatu arte, eta berriro piztuko ez dela berretsi arte. Ez dago zauritutako pertsonarik, baina kalte materialak handiak dira”. Bestalde, udalak 28. atariko bizilagun guztiei emango die ostatu, momentuz ezin baitute euren etxeetara itzuli. Bederatzi familia dira, guztira hamazazpi pertsona, eta hiriko hainbat hoteletan emango diete ostatu. 26. atariko bizilagunak, aldiz, euren etxeetara itzuli ahalko dira.
Abuztuak 31 kalean sortu den #sute batean lanean ari gara momentu hauetan. @Gipuzkoa -ko suhiltzaileekin batera.
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) December 11, 2023
Estamos trabajando en la extinción de un #incendio en la calle 31 de Agosto. Junto a compañeros de @Gipuzkoa. pic.twitter.com/wNeK8TIe1O
Aldea zaharrean ibili gea lanean Serna tabernan.
— Donostiako Suhiltzaileak (@BomberosDonosti) December 11, 2023
Hemos estado trabajando en la Taberna Serna de la parte vieja. pic.twitter.com/2nuwpde7We