23. Korrikaren kanta aurkeztu dute: 'Harro Herri Korrika'
Maite Arrotajauregi Mursego artista eibartarrak egin du 23. Korrikaren kanta. Ez edonolako musikariekin: Ibil Bedi, Urretabizkaia Txaranga, Ibon RG, Kau Kori Kura ta beste izan ditu lagun. Bideoklipa Amaia Badiolak egin du.
Arrotajauregik azaldu duenez, kantuak 6-7 zati ditu, eta kantaren barruan hiru kanta daude, tartean “minisintonia” bat: “Ez badigute ematen arrazoia guri, su emango diogu haien legeari”.
Berria-k jaso duenez, “pop-barroko kantu bat” atera zaiela uste du: “Letratik abiatu ginen pop kantu bat egiteko, eta behin hezurdura eta melodia nagusia argi samar genituenean hasi ginen konponketak proposatzen eta jolasten, askotariko ideiak botatzen eta eztabaidatzen, %100 ados egon garen arte”.
Martxoaren 14ean hasiko da Irunen aurtengo korrika eta 24an bukatuko da Baionan.