Haurrak Errege Magoekin jaitsi ahal izango dira Igeldoko funikularrean

Urtarrilaren 5ean, haurrek Errege Magoekin Igeldoko funikularrean jaisteko aukera izango dute. Horretarako, Donostia Festakek izena emateko epea ireki du, eta zozketa bidez 21 haur aukeratuko dituzte.
Zozketan, hala nahi duten haur guztiek parte har dezakete, betiere 6-9 urte bitartekoak eta Donostian erroldatuak. Izena emateko epea abenduaren 17an bukatuko da, 13:00etan.
Zozketa arautzen duten oinarriak eta parte hartzeko formularioa Donostia Kulturaren webguneko Errege Magoen Kabalgatako atalean eskuratu ahal izango dira.