Moto gidari bat zauritu da Grosen izandako istripu batean

Istripu bat izan da astearte goizean Grosen, Nafarroa hiribidearen eta Pasaia kalearen arteko bidegurutzean, 08:50ak aldera. Auto baten eta moto baten artean izan da istripua, eta udaleko iturriek azaldu dutenez, moto gidaria, 29 urteko gizon bat, ospitalera eraman dute, zaurituta. Ez dute argitu gizonak zauri larriak ala arinak dituen.
Udaletik azaldu dutenez, motoa Nafarroako hiribidetik zihoan, kale horren eta Pasaia kalearen arteko bidegurutzea egiten ari zen ibilgailu batekin talka egin duenean. Motoak kalte nabarmenak izan ditu istripuaren ondorioz, eta autoaren kopilotuaren aldea mailatuta gelditu da. Udaltzaingoa istripua ikertzen ari da.