San Martinen auzoko Gabonak ospatuko dituzte
San Martin auzoko Gabonak. San Martinen gogotsu daude Gabonetarako eta haurrentzako askotariko jarduerak antolatu dituzte, datozen egunak auzoan ospatzeko asmotan. Larunbat honetan, hilak 16, hasiko dira ospakizunekin Eguberrien iragarle diren gabon kantak abesten eta txotxongiloak eta Jesus haurra sortzeko tailer batekin.
Hilaren 22an, berriz, kalejira egingo dute 18:00etatik aurrera Olentzero eta Mari Domingirekin. Ibilbidea San Bartolomen hasiko da, eta Aldapetatik jaitsiko diren Olentzero eta Mari Domingirekin Easo kalerantz joango dira, ondoren Zubieta plaza eta Kontxa pasealekua igarotzeko, eta Londres hoteleko terrazan amaituko dute txokolatada batekin. Azaldu dutenez, auzoa girotzeko kantuan arituko dira eta sorpresak ere izango dituzte bertaratzen direnek. Zabaldutako oharrean, baina, argi utzi dute ezinbestekoa izango dela euskal jantzia soinean eramatea eta heldu batekin egotea.
Urtearen amaierarekin batera, errege egunari lotutako jarduerak egingo dituzte. Hilaren 29an, Mariaren Bihotza Abesbatzaren emanaldia izango dute Zenit Hotelean, 19:30ean; urtarrilaren 2an, aldiz, errege magoen txotxongilo tailerra antolatu dute Uhain Zentraoan (San Martin, 50). Hilaren 4an, ordea, heldu, gazte eta haurrentzako opari solidarioen bilketa egingo dute Caristasekin batera 11:00-13:30 bitarte eta 16:00-18:45 bitarte. Horren ostean, Mariaren Bihotza abesbatzaren kontzertua errepikatuko dute, kasu horretan, baina, Convent Gardeneko patioan izango da


