167 postu eta programa zabala, San Tomas ospatzeko
Abenduaren 15etik aurrera hiriko hainbat auzotan jarduerak izango dira eta lehen aldiz, txistorra protagonista izango den lehiaketa gastronomikoa egingo da
Donostiako Udalak gaur aurkeztuko du San Tomas eguneko egitaraua. Aurten, 167 postu jarriko dituzte Parte Zaharrean eta Erdialdean: 46 txistorra postu, eta gainontzekoak, artisautza eta bestelako jakienak.
Parte Zaharrean egitarau zabala izango da. Animalien, zein barazki eta fruituen erakusketaz gain, haurrentzako tailer eta jolasak izango dira. Urtero moduan, hainbat lehiaketaizango dira egunean zehar: txorimalo lehiaketa, txistorra lehiaketa, baserritar jantzi lehiaketa…
13:00etan Miren Artetxe eta Unai Gaztelumendi bertsolariak arituko dira Trinitate plazan. Eta, ostean, 13:30ean aizkolarien VI. Urrezko Kopa jokatuko da. Hauek izango dira aizkolariak: Nerea Arruti (Gipuzkoa), Nerea Sorondo (Nafarroa), Malen Barrenetxea (Gipuzkoa), Ohiana Fernandez de Barrena (Araba) eta Karmele Gisasola (Bizkaia). Gizonezkoen
Arratsaldeko giroa, ziurtatuta egongo da. 17:30ean Joselontxos txaranga abiatuko da Sarriegi plazatik, eta azokako kaleetan barrena ibiliko da. 18:30etik 19:30era Muxiko dantzak izango dira Jeiki Hadi taldearekin bulebarrean, eta, 19:45ean, erromeria.
Jai jasangarria
Donostiako Udalak lanean jarraitzen du jaiak garbiagoak eta jasangarriagoak izan daitezen. Horretarako, 45.000 edalontzi berrerabilgarri eta txistorra eta talo postuetarako olioa biltzeko bidoiak jarriko dira, edukiontzien zerbitzua indartzeaz gain.
Gainera, 119 komun kimiko jarriko dira jai jarduerak hartuko dituzten eremuetan.
Abenduaren 21ean 10:00etatik 20:00etara hiriko hainbat auzotan jarduerak izango dira. Amara Berri, Amara, Antigua eta Gros auzoetan ere egitarau zabalak prestatu dituzte azokarekin disfrutatzeko, eta aurretik, abenduaren 15etik 17ra Morlans, Altza, Ibaeta eta Intxaurrondon azokak egingo dira.