Donostiako hiru saltoki saritu dituzte Espainiako Merkataritza Sarietan
Espainiako Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioak ematen dituen Merkataritzako Sariek Donostiako hiru establezimendu saritu dituzte aurten.
Hala, Merkataritza Txikiaren kategorian, Donostiako Indi & Cold saltokiak jaso du saria, eta ohorezko aipamen bana jaso dute Garrarte saltokiko Francisco Javier Flamariquek, eta Tello zapata dendak.
Marisol Garmendia Tokiko Ekonomia eta Enplegu zinegotziak adierazi du “harro” dagoela Donostiako hiru saltoki estatuko onenen artean egoteaz. “Sari hauek Donostiako saltoki txikien kalitatea, berezitasunak eta ahalegina beren-beregi aitortzen dute. Zorioneko gaude, beste urte batez, Espainiako Merkataritzako Sariek sektoreak hirian egiten duen ahalegina aitortzen baitute, gure babes osoarekin”, esan du Garmendiak.