Donostiako birziklatze tasa hobetzeko «berehalako neurriak» eskatu dituzte
Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Donostia Bizirik plataformak hiriko birziklatze tasa salatzeko kale ekintza egin dute. Egun, hondakinen %41 sailkatzen da gaika hirian, eta udalari “neurri eraginkorrak” hartzeko eskatu diote, Gipuzkoan gutxien birziklatzen duen herria izatetik lurraldearen bataz bestekora heltzeko (%72).
Sagastieder plazan egin dute ekintza, Intxaurrondon. Bertan, edukiontzi grisetik hamar zabor poltsa atera eta plazaren erdian hustu dituzte, poltsa horietan zegoena egoki sailkatzeko. Organikoa izan da topatu zuten gehiena (10,7 kg; %46), errefusa ondoren (3,8 kg; %16), eta bestelakoak (2,7 kg; %12), papera eta kartoia (2,5 kg; %10,5) eta ontzi arinak (2,5 kg; %10,5) jarraian. 1,2 kg beira ere sailkatu zituzten.
Hortaz, Donostiako gaikako bilketa “oso emaitza txarrak” ematen ari dela nabarmendu dute.