Heldu dira Manteora lehen makinak
Manteon Basque Culinary Centerren bigarren egoitza eraikitzeko lanak hasi dira dagoeneko. Gaur heldu da lehen makina orubera, eta oraindik martxan jarri ez diren arren, datozen egunetan hasiko direla aurreikusten da.
Uliako auzo elkarteak eta Groseko bizilagunek manifestazioa egin zuten larunbatea, lanak egin nahi dituzten gunean ezarritako hesia kendu eta Basque Culinary Centerren GOe proiektua bertan behera utz dezaten eskatzeko. Auzo elkarteak, halaber, eskutitza bidali die udal ordezkari eta proiekturen zuzendaritzari, eta adierazi diete, “kutsatuta egin daitezkeen” lurrak direla horiek, eta hala balitz, “4/2015 legeak aurreikusten duena egiten ez bada, osasun publikoaren aurkako ingurumen delitua” egiten egongo liratekeela.