Txofreko arkupetan ospatu dituzte Grosen santomasak
Azken urteetan ez bezala, eguraldia ez da lagun izan aurtengo San Tomas egunean. Txofreko plaza da donostiar askoren plan nagusia, Parte Zaharreko jendetza ekidin, eta beste giro batean ospatzeko eguna.
Goiz-goizetik auzoko haurrek dantzak eta jolasak egiten dituzte plazan, eta musika eta bertsoak lagun, egunari fuerte eman ohi zaio hasiera. Aurtengo sentsazioa, ordea, gazi-gozoa zen. Gogoak bai, baina dantzarako ez da giro izan goizean. Ausartu denik izan da, noski, hainbat neska-mutil aritu dira euripean dantzan, baina gehiengoak nahiago izan du arkupetan hartu aterpe.