Datorren urtean hustuko dute Martuteneko kartzela
Eneko Goia alkateak gaur goizean azaldu duenez, datorren urtean hustuko dute Martuteneko espetxea, eta Txomiñeneako proiektuaren bigarren fasea martxan jarriko du udalak. Honela aurreratu du Goiak, Tokiko Gobernu Batzordearen ostean egindako prentsaurrekoan, datorren urteko aurreikuspenak azaltzerakoan.
Espainiako Gobernuak horrela jakinarazi diola baieztatu du alkateak. Zubietako kartzela bukatu behar da Martuteneakoak bertara joan ahal izateko. Goiak azaldu duenez, Eskusaitzetako kartzelako obra soziala jada amaituta dago, eta soilik kartzelako ekipamendua falta dela.
2024ko bigarren erdiralderako, beraz, lekualdatuko dituzte Martuteneko presoak Zubietara. Honen ostean, Txomiñenean aurreikusita zeuden etxebizitza eta ekipamenduak egiten hasiko direla ziurtatu du Goiak.